Borrar

Azkoitia

Bihar itxiko da Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea

S. U.

AZKOITIA.

Astelehena, 13 maiatza 2024, 20:52

Comenta

Bihar, maiatzaren 15ean, itxiko da III.Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea. Udaleko Euskara zerbitzuak eta Hike eizan! lan-taldeak parte hartzera animatu nahi dituzte bertsolari edota bertsozaleak.

Adin tarteei dagokienez, hiru mailatan banatzen da lehiaketa: 14 urte artekoek, 15 eta 18 urte bitartekoek, eta 18 urtetik gorako lagunek hartu ahalko dute parte. Kategoria bakoitzean bertso-sorta onenari emandako sariez gain, Azkoitia Saria jasoko dute maila bakoitzean bertsorik onenak idatzi dituzten herritarrek.

Gaia, neurria eta doinua libreak izango dira, baina bertso-sorta guztiak hitanoan idatzita egon beharko dute. Gainera, noka erabiltzea baloratu egingo da.

Epaimahaia Hike eizan! Lantaldeko eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bina kidek osatuko dute, eta datorren ekainaren 3an jakinaraziko dute zeintzuk suertatu diren irabazleak. Sari banaketa, berriz, ekainaren 27an egingo den IV. Hike eizan! Bertso Saioan.

Lehiaketaren oinarriak eskuragarri daude Azkoitiko Udalaren webguneko 'Tramiteak' atalaren barruan. Zalantzarik izanez gero, interesdunek 943 85 71 75 telefonora deitu dezakete edo euskara@azkoitia.eus helbidera idatzi.

Hitanoa sustatu

Aurtengoa hirugarren edizioa da. Lehenengo urtean 24 lan aurkeztu ziren lehiaketara, eta iaz 26 izan ziren. Ekimena hitanoa sustatzeko plangintzaren baitan kokatzen da. Helburu nagusia da hitanoa berreskuratzea, eta bereziki, noka. Ibilbide horretan, hainbat egitasmo gauzatzen dira, lehiaketa barne.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bihar itxiko da Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea