Borrar
Aizarnazabal

Aizarnazabalgo I. Asto proba sariketa ospatuko da gaur eta bihar

Sábado, 5 de noviembre 2022, 00:02

Gaur eta bihar, arratsaldeko 18:30etik aurrera izango ditugu bi egunetako asto probak, AIPE saria, sei partaiderekin; gaur, Errezilgo Argindei, Oikiako Artabila eta Azkoitiko Txibilterreko astoak arituko dira norgehiagoka eta bihar, ordu berean, Errezilgo Txokolate, Itziarko Beltxa eta Aizarnazabalgo Etxaberen astoak. Pisaketa eta zozketa arratsaldeko 17:30etan izango dira. Lehen sarituak 500 euro, manta eta garaikurraren jabe egingo da.

Herriko mezen inguruan

Bihar igandez, eguerdiko meza 12:30etan ospatuko da baina azaroko gainontzeko igandeetan, mezaren ordez, hitzaren liturgiak izango ditugu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aizarnazabalgo I. Asto proba sariketa ospatuko da gaur eta bihar