Oinezkoentzako pasabide altxatuak egingo ditu Udalak Muntoko aparkalekuan
PPLL
Domingo, 18 de junio 2017, 00:22
Udala hasita dago dagoeneko pasabide altxatu horiek egiten, oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko.
Muntoko aparkalekuan egiten ari dira obrak eta, guztira, 10.300 euroko aurrekontua daukate. Hamar bat egunetan bukatuko dira lanak.
Uzkue SL enpresa ari da lanak egiten. Aurreko egunetako lanekin asfaltatuta dago ingurunea dagoeneko, baina lurra pintatu gabe dago oraindik. Hori dela-eta herritarrei eskatzen zaie arretaz eta kontuz ibiltzeko.
Pintaketa-lanak datorren aste honetan zehar egingo dira.