Urnieta
Euskaraldian ahobizi edo belarriprest moduan izena emateko epeaSecciones
Servicios
Destacamos
Urnieta
Euskaraldian ahobizi edo belarriprest moduan izena emateko epeaEl Diario Vasco
urnietA.
Martes, 25 de marzo 2025, 20:05
Euskaraldiaren laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era bitartean burutuko da euskararen erabilera areagotzeko helburuz. Ekimenean ahobizi edo belarriprest moduan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea.
Ahobiziak euskaraz ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz egingo duten pertsonak izango dira. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakitenean lehen hitzak, beti, euskaraz egingo dituzte, eta euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraituko dute.
Belarriprest direnek, berriz, aldiro erabakiko dute euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dute euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek beraiei euskaraz hitz egitea nahi izango dute, eta horixe eskatuko diete.
Rol batean edo bestean izena emateko aukera desberdinak eskainiko dira herrian bertan: Martxoak 28: 18:00-19:30, San Joan plaza; martxoak 29: 11:00-13:00, Kiroldegia; martxoak 30: 11:00-13:00, Zaldundegi inguruan (Idiazabal plazan); apirilak 4: 18:00-20:00, Etxeberri plaza; apirilak 5: 11:00-13:00, Kiroldegia; apirilak 6: 11:00-13:00, Zaldundegi inguruan (Idiazabal plazan).
Anita Maravillaren 'Andereño' familia ikuskizuna ikusgai izango da apirilaren 13an, Sarobe arte eszenikoen gunean. Hitzik gabe da eta 17:30ean hasiko da. 2 sarrerako 4 sorta zozkatuko ditu Udalak martxoak 30 arte izena ematen duten urnietarren artean. Parte hartzeko sartu Udalaren APP-an edo webgunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.