Urnieta
Baratze ekologikoen zozketa gaur bertan egingo da Lekaion, goizeko 11:00etanUrnietako Baratze-Parkeko 49 lursailak esleitzeko prozesua amaierara iristen ari da. Izen-emateak gauzatu ostean, eta zozketan parte hartuko duten pertsonen behin-betiko zerrendak argitaratu eta gero, gaur ospatuko da zozketa. Lekaio kultur etxeko areto nagusian gauzatuko da, goizeko 11:00etan.
Zozketa egin ondoren, esleipen-zerrenda argitaratuko da, eta Udaletxeko iragarki-oholean eta Urnietako Udalaren webgunean ikusi ahal izango da.
Zozketari buruzko informazio guztia eta parte hartuko duten pertsonen behin betiko zerrenda herritarren eskura daude Urnietako Udalaren webgunean.
Odol emaile
Odol emate saio berri bat izango da martxoaren 24ean, Gaztelekuan. Telefono zenbakira deitu beharko dute egunean bertan txanda hatzeko: 943 00 78 85.