Borrar

Urnieta

Aizkoragintzaren gaineko bisita Ondarearen Europako Jardunaldietan

El Diario Vasco

urnietA.

Asteazkena, 15 urria 2025, 20:49

Comenta

Urnietak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du. Kultura ondarea gure gizartearen isla da, gure aniztasunaren eta hura osatzen duten balio, sinesmen eta tradizioen erakusgarri, eta, hain zuzen, hori guztia ezagu-tzera ematea da jardunaldi hauen helburua.

Jardunaldi horien barruan Urnietan garatuko den ekin-tza aizkoragintzari buruzkoa izango da. Jose Ramon Jauregi da Euskal Herriko azken aizkoragilea eta bere jakintzaren berri jasotzeko aukera izango da bisita komentatu baten bidez. Aizkora, hasieran harrizkoa eta gero metalezkoa. Burni zatia hartu eta berotzetik aizkora egin arteko prozesua ezagutu ahal izango da. Aukera paregabea gure ondarean murgildu eta erroetara bidaia ziraragarri bat egiteko.

Hitzordua urriaren 18an izango da goizeko 10:00etan, Erratzu industrialdeko 1 zenbakian. Ekintza doakoa da, baina plaza mugatuak izango dira. Parte hartzeko deitu 943 008000 zenbakira edo idatzi merkataritzaurnieta@urnieta.eus helbidera.

Judo

Euskadiko Judo Senior txapelketa jokatuko da urriaren 19an Urnietan. Hitzordua kiroldegian izango da 10:00etatik aurrera. Judoaz gozatzeko eta kirol modalitate hau zuzenean ikusteko aukera paregabea.

Palestina

Udaleko Bertan Herritarraren Harretarako Zerbitzua itxita egon zen atzo, 11:00etatik aurrera, langileek bat egin baitute Palestinari elkartasuna adierazteko lanuztearekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aizkoragintzaren gaineko bisita Ondarearen Europako Jardunaldietan