Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Herriko dantzariek, beste urte batez, euskal dantzako emanaldi polita eskaini zuten Goizuetako plazan bizilagunen gozamenerako. IGARATZA APEZETXEA

Goizueta

Asteburu bizia Goizuetako festetan

Penarekin, baina bost egun giro ederrean pasatu ostean, amaierara iritsi dira udalerri honetako jaiak

Astelehena, 18 abuztua 2025, 20:05

Comenta

Festaz eta jardueraz betetako asteburua izan da azken hau, batez ere Goizueako bizilagunentzat. Aurten ere, Buruntzaldean bizi diren pertsona askok bisitatu dute Nafarroako udalerri hau. Ostegunean hasi ziren jaiak txupinazoarekin eta atzo arte programazio oparoaz gozatzeko aukera izan dute: herri kirolak, bertsolariak, bazkari eta afari herrikoiak, apar festa, dantzaldiak, Sagardo dastaketa, txarangak... Baina gauza guztiak bezala, amaierara iritsi dira Goizuetako festak ere. Hori bai, atzo egun haundia izan zuten bukaera borobila emateko. Herriko Peñen Eguna ospatu zuten, betiko bazkari, pilota partiduak, kalejira eta dantzaldiarekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Asteburu bizia Goizuetako festetan

Asteburu bizia Goizuetako festetan