Borrar

Andoain

Sorabilla auzoan jaietan murgilduko dira ostiraletik igandera arte andoaindarrak

María Cortés

Andoain

Asteazkena, 27 abuztua 2025, 20:49

Comenta

Asteburuan ospatuko dituzte Sorabillako jaiak. Txupinazoa bihar izango da, arratsaldeko 17:00etan, baina programazioa igandera arte luzatuko da.

Belaunaldi berriak hartu du jaiak antolatzeko ardura eta lehen urte honetan, ekimen ezberdinak jarriko dituzte martxan egun hauetan. Horien artean, larunbat goizean burutuko den artisauen azoka eta haurren txokoa. Bertan, postuak, tailerrak eta jolasak egongo dira goizean zehar, 11:00etatik 14:30era.

Euskal Herriko hamabi artisauk osatuko dute azoka. Bertan, produktu eta teknika ugari aurkituko dituzte postuetan. Baina, gainera, haur txokoa egongo da. Maskara tailerra, globoflexia, photocall pirata, aurpegien margoketa, txapa pertsonalizatuak egitea, edota, tatuajeen gisako kalkumaniak egiteko aukera izango dute larunbatean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sorabilla auzoan jaietan murgilduko dira ostiraletik igandera arte andoaindarrak