Borrar

Andoain

Euskararen aldeko ekimena, 'Euskara Familian', hirugarren urtez abian da

Ikasturtean zeha jolas eta lantegi ezberdinak antolatuko dituzte, helduak eta haurrak batera aritzeko

María Cortés

ANDOAIN.

Larunbata, 27 iraila 2025, 20:18

Comenta

Andoaingo Udaleko Euskara lan sailak, herriko lau ikastetxeen laguntzarekin, Euskara Familian ekimena antolatu du, hirugarren ikasturtez. Gure haurrak ahalik eta euskal hiztun osatuenak izateko funtsezkoa da familiaren, eskolaren eta herriaren gogoak eta baliabideak konektatzea, eta horretarako jarri da abian programa hau. Hiru ekimen biltzen dira bertan, guztiak doakoak: euskara eskolak, Mintzalaguna proiektua eta familia lantegiak.

Alde batetik, euskara ez dakitenentzat, euskara eskolak antolatu dira. Haurrak ikastetxean dauden bitartean eta, taldea sortuz gero, ikastetxean bertan, gurasoei hasierako mailako euskara-eskolak (A1 eta A2 mailak) eskaintzen zaizkie astean bi egunetan. Euskara mailaren arabera antolatuko dira taldeak, eta komunikatzeko gaitasuna lantzea da helburua. Ikastaroak guztiz doakoak izango dira. Bestetik, euskara ikasten ari direnentzat edo hobetu nahi dutenentzat, Mintzalaguna ekimenean parte hartzeko aukera dago. Euskaraz hitz egiteko ohitura duten gurasoak ohiturarik ez dutenekin elkartuko ditugu. Ikastetxeko bi edo hiru haurren gurasoak, umeak ikastetxean utzi ondoren, kafetxo baten bueltan edo arratsaldean eskolatik ateratakoan, patioan bertan... aritu ahalko dira euskaraz, haiek adostutako lekuan, orduan, aukeratzen dituzten gaien inguruan eta nahi duten maiztasunarekin. Eta azkenik, euskara dakitenentzat, familia lantegiak daude. Guraso, zaintzaile euskaldun eta beren seme-alabentzat izango da aisialdi eskaintza hau. Helburu nagusiak: elkarrekin tarte atsegina pasatzea euskaraz. Horregatik parte-hartzaileei eskatzen zaie, jarduerak iraun bitartean, euskaraz aritzeko konpromisoa.

Ikasturtean zehar jolasak eta lantegiak antolatuko ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. HH2tik LH6 bitartekoek parte hartu ahalko dute, antzeko adin taldetan banatuta.

Izen-ematea

Arduradunek gogoratu dutenez, «izena ematen dutenek posta elektronikoz jasoko dute lantegien agendaren berri, eta gustuko duten lantegian eman ahal izango dute izena aldiro. Informazio hau guztia ikastetxeek banatuko diete familiei eta beraiekin egiten diren bileretan ere horren aurkezpena egingo da.

Izen-ematea ikastetxeetan bertan egin ahal izango dute, Udaletxeko Euskara zerbitzuan, edo https://labur.eus/EuskaraFamilian2025 formularioaren bidez, www.andoaindarraeuskaraz.eus webgunean topa daitekeena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskararen aldeko ekimena, 'Euskara Familian', hirugarren urtez abian da