Borrar
Josu Iguiñiz, Euskara ordezkaria, Lekaenea LHI ikastetxera gerturatu zen atzo Solas Jolaseko abuztuko txandaren hasieran. X.L.G.

Irun

Abian da Solas Jolas udalekuen bigarren txanda ia 80 haurren parte hartzearekin

Lekaenea LHI ikastetxea dute kokaleku bakarra eta datozen asteetan musika izango dute interesgune euskara erabiltzen jarraitzeko

Asteartea, 5 abuztua 2025, 20:45

Comenta

Aste honetan ekin diote hiriko ia 80 haurrek Solas Jolas udalekuen bigarren txandari. Sei taldetan banatuta eta zortzi hezi-tzaileren ardurapean, datozen lau asteetan hainbat jarduera ludiko egingo dituzte, beti ere euskararen erabilera sustatze aldera.

Udaleko Euskara ordezkaria den Josu Iguiñizek atzo gerturatu zen Lekenean LHI ikastetxera (txanda honetako kokaleku bakarra) abuztuko udalekuetan parte hartzen ari diren gazteekin egoteko. Bertan izan ziren ere Soiar-tze Alberro, Hezten elkarteko koordinatzailea, eta Maialen Pikabea, Udaleko euskara teknikaria.

Koordinatzaileak azaldu zuenez, musika izaten ari da hilabete honetako interesgunea. «Haurrak heltzen direnean asanblada moduko bat egiten dugu beraien eguna zer moduz joan den jakiteko», adierazi zuen Alberrok. Jarraian, musikaren eta kantuen bitartez jolas batzuk egiten dituzte eta 'sentimenduen txokoa' dei tzen diotenarekin bukatzen dute eguna, «haurrek eguna zer moduz pasa duten azal dezaten».

Hala ere, ikastetxetik ere ateratzen direla nabarmendu zuen udalekuen koordinatzaileak: «Ikasturtean zehar eskola sartuta egon ondoren, ikastetxetik ateratzenko gogo handia dute». Datorren astean hondartzara joateko asmoa dute eta datozen asteetan hainbat txango aurreikusita dituzte, Arditurri meategietara edo Albaola Itsas Kultur faktoriara, bestek beste.

Amaia eta Simon dira Solas Jolaseko bigarren txandan parte hartzen diren haurretako bi. Orain arte txangorik egin ez duten arren, euskaraz jolasten «oso ondo» pasatzen ari direla azaldu zuten, armiarmaren jolasarekin batez ere.

Euskararen arnasgune

Beste edozeren gainetik, programaren helburua hiriko haurrek udan ere euskaraz aritzeko gunea izan dezatela bermatzea da. «Badira euskaraz aritzen ez diren familiak eta haurrek hemen dute aukera, astean egunero lau orduz, euskaraz egiteko», nabarmendu zuen Iguiñizek. Hain zuzen, ikasturtean zehar ikastetxean hizkuntzarekin izan duten harremana mantentzeko tresna ere badela gehitu zuen.

Koordinatzaileak, haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko hainbat estrategia erabiltzen dituztela azaldu zuen. Besteak beste, euskararen mikrofonoa, hizkuntza eta kantu jolasak egiten dituzte udalekuetan. «Sentimenduen txokoan, euskara erabiltzeko beste modu bat da», aipatu zuen Alberrok.

«Azken asteetan euskarak jaso dituen erasoen» aurrean, Iguiñizek «gure hizkuntzak bere lekua hartu dezan lanean jarraitzeko» konpromisoa azpimarratu zuen Udalaren aldetik. Horregatik, Euskara ordezkariarentzat «garrantzitsua» da uztailean zehar ia 500 haur, egunean lau orduz, euskaraz aritu izana.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abian da Solas Jolas udalekuen bigarren txanda ia 80 haurren parte hartzearekin

Abian da Solas Jolas udalekuen bigarren txanda ia 80 haurren parte hartzearekin