Borrar
Maddalen arte gunean ikusgai dagoen erakusketa kolektiboaren parte-hartzaile eta antolatzaileak.

Hondarribia

Maddalenen bigarren erakusketa kolektiboa

Abuztuaren 29a arte ikusi daiteke 'Eraman zurekin Hondarribiko artea'

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Osteguna, 31 uztaila 2025, 19:46

Comenta

Aiert Alonso, Aida Jorda, Andoni Gallego, Maider Goikoetxea, Kikis Alamo, Naiara Goikoetxea, Eneko Sagarzazu, Aitzol Goikoetxea, Julen Goikoetxea, Saioa Ayala, Ainhoa Taberna Otaño, Naikari Díaz eta Beñat Amunarrizen lanek osatzen dute 'Eraman zurekin Hondarribiko artea', Maddalen arte gunean ikusi daitekena, ostiral, larunbat eta igandeetan 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara, abuztuaren 29a arte. 9an (17:30ean) eta 23an (11:00ean) kamiseta tailerra egingo da.

Antolatzaileek diotenez, «ez da ohiko arte erakusketa bat. Ez da soilik margolanak edo eskulturak paretetan zintzilikatzeko espazioa. Gogoetarako eta elkarrizketarako espazio bat da, artearen bidez gure herriaren gaur egungo egoera eta identitatearen inguruan hitz egiteko».

Izan ere, «Hondarribia urte osoan bisitari ugariren helmuga da. Gure kaleak, tabernak, hondartzak eta ikuspegiak erakargarriak dira, eta horrek herriari izaera dinamiko eta kosmopolita ematen dio. Baina horren azpian, zer gertatzen da hemen bizi garenon begietatik? Zer ikusten dute gure artistak? Nola eragiten digu etengabeko turismoak, gure eguneroko erritmoan, gure nortasunean?».

Erakusketa honetan 14 sortzaileren lanak bildu dira, guztiek ikuspegi pertsonaletik eta sormenetik erantzuten dieten galdera hauei. «Bereziki interesgarria den proposamen baten bidez aurkeztuko dira: artelanak kamiseta formatuan. Objektu arrunt batetik abiatuta –turista orok oroigarri moduan erosiko lukeen pieza batetik– artearen eta mezuaren sakontasuneraino heltzen gara. Kamiseta bakoitzak artista baten begirada darama».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maddalenen bigarren erakusketa kolektiboa

Maddalenen bigarren erakusketa kolektiboa