Hondarribia
Madalen plaza sagardozaleen topagune izango da larunbat honetanHilaren 23an, larunbatarekin, ospatuko dute Hondarribiko Sagardo Egunaren edizio berria. Ohikoa denez, 18:00etatik aurrera tokiko eta inguruko hainbat sagardotegiren edariak dastatzeko aukera izango da Portu auzoko Madalen plazan. Era berean, pintxoak jateko eta euskal musikaz gozatzeko abagunea ere izango da. Edalontziak eta pintxoentzako txartelak Madalen plazan bertan eskuratu ahal izango dira, Branka tabernaren ondoan. Hondarribiko Sostengu Taldeak antolatatzen du urtero Sagardo Eguna. Lehenengo urteetan Gipuzkoa plazan ospatu ohi zen, baina 2022az geroztik Portu auzoan egiten da.