Borrar
Urgente Israel bombardea las instalaciones nucleares de Irán y asesina a los jefes del ejército y la Guardia Revolucionaria
Dozenaka euskaltzale bildu ziren Kasino Zaharrean egindako hasiera ekitaldian. ARGAZKIAK: IÑIGO ROYO

Hondarribia

Eguraldiari aurre egin zion Euskaraldiak

Herritar askok Kasino Zaharreko irekiera ekitaldian eta herrian zehar egindako mintzodromo ibiltarian parte hartu zuten ostegunean

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Jueves, 15 de mayo 2025

Eguraldi goibelari aurre eginez, dozenaka euskaltzale hurbildu ziren atzo Kasino Zaharrera, Euskaraldiaren hasiera ekitaldian parte hartzera.

Garoa Lekuona Euskara zinegotziak aipatu zuenez, «Euskaraldia saiatu gara beste era batera egiten, hausnarketa bultzatzen, aurreko asteetan ekintza desberdinak egiten eta bereziki saiatu garena da jendea elkartzen. Eta horregatik txapak jartzearen ekitaldi kolektiboa xumea da baina polita, iruditzen zaigulako garrantzitsua dela hizkuntza aldaketa hauetan eta euskara egunerokoan mantentzen dugunon artean militantzia ere gogorra delako ez hain bakarrik sentitzea».

Batzuek txapa etxetik paparrean ekarri zuten baina besteek momentu hortan jantzita zuten eta ondoren martxan jarri zen minzodromo ibiltaria, Izugarria konparsako trikitilariek girotuta eta alde zaharretik hasi eta Portuan bukatu arte.

Hondarribian hurrengo egunetan ez da ekitaldi askorik izango «aurretik egin ditugulako. Gainera asteburu honetan itsas topaketak eta hurrengoan Hondarribia Dantzan ditugu».

Jai haundia larunbatean

Hori bai, hurrengo larunbatean, maiatzak 24, jai potoloa egingo da Santa María Magdalena plazan, erromeria, bazkari herrikoia eta euskaraokearekin. Blagan Euskara Elkarteak antolatutako bazkarirako txartelak salgai daude, 15 eurotan, Basque, Branka, Itxaropena eta Ttopara tabernetan.

Bitartean, Maddalen arte gunean 'Artea eta euskara' erakusketa kolektiboa ikusi daiteke, ostiral eta larunbatetan 10:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandetan 11:00etatik 14:00etara.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eguraldiari aurre egin zion Euskaraldiak

Eguraldiari aurre egin zion Euskaraldiak