Hondarribia
Bertatik Bertara kanpainaren bigarren edizioko partaidetza ia hirukoitza daEskuorrietan eta QR kodigoetan euskaraz aritzeko hiztegia dago eskura eta itzuli egin a gaztelaniara, katalanera, galizierara, frantsera eta ingelesera
Portuan Ardoka Sagardotegia, Zabala, Ondarribi, Txantxangorri, Branka, Gaxen, Enbata, Hondar, Loretxu, Miramar XXL, Amona Margarita, Route 33, Ignacio, Lekuona, Maite, Itxaropena eta Itxaspe; Alde Zaharrean Tatapas, Batzokia, Larra, Gure Ametsa, Alameda, Andire, Palacete, Danontzat, Ttopara, Badia, Medievo; eta Kirol Kaian Basque Taberna, Kalima Jatetxea, El Curry Verde eta Casa Santamaría. Horiek dira aurtengo udan Bertatik bertara kanpainan parte hartzen ari diren taberna, jatetxe, kafetegi eta hotelak. Guztira 32, joan den urteko estreinuan, baina ia hirukoitza, orduan 12 izan baitziren.
Bertatik Bertara kanpainak, uda oro bisitariei, zerbitzu sektoreko langileei eta herritarrei euskarak duen garrantzia ikusarazteko helburua du, eta UEMAren (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko) egitasmoa da.
Kanpainaren lelo nagusia da 'Ongi Etorri Euskararen Herrira!' eta material ezberdinak eskaintzen dira berri emateko: kanpainaren irudia eta hiztegia duen mahai-gainekoak, euskaraz aritzeko oinarrizko hiztegi fisikoak, diptikoak edota kanpainaren kartelak non QR kodigoari esker euskaraz aritzeko hiztegi digitala topatuko duten gaztelerara, katalanerara, galizierara, frantsesera edo ingelesera itzulia.
Garoa Lekuona Euskara zinegotziak adierazi duenez «eskertzekoa da sektorearen aldetik jasotako erantzuna eta aurten taberna edota jatetxe gehiago Bertatik Bertara kanpainara batu izana».
Hala ere, «guztiok argi dugu pauso gehiago eman behar ditugula euskararen presentzia handiagoa izan dadin; eta horretarako udazken honetan lanketa sakonagoa egingo dugu herriko auzo ezberdinetako taberna, kafetegi eta jatetxeetan, bakoitzari zerbitzu pertsonalizatua eta doakoa eskainiz euskararen presentzia normalizatzeko helburuarekin».
Onartu du Lekuonak «herri bezala erronka handia euskararen erabileran dugula (elkarrizketen % 16 dira bakarrik euskaraz), baina horretarako ere garrantzitsua da euskara taberna, kafetegi eta jatetxeetan ere presente egotea, eta lanketa horri ekingo diogu udazken honetan».