Borrar

Euskararen astea ospatzen ari dira San Jose Ikastetxean

I.A.

Martes, 2 de diciembre 2014, 00:10

Atzo hasi eta ostiarala arte, Euskararen astea ospa-tzen ari dira San Jose Ikastetxean, hanbat ekintzarekin.

Aitor Gónzalez Larrarte hondarribitarrak Tapoi solidarioen berri emango du, ikasle guztiek egin dituzten argazkiekin euskal argazkien-hiztegia murala egingo dute gimnasioan astean zehar. Bestalde, esku pilota txapelketa jokatuko da.

Gaur, LHko 4. eta 5.mailakoek bertsolaritza saio berezia izango dute, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin bertsolariekin.

Etzi, kirolari ezagunen hitzaldi sorpresa egongo da, LH eta DBHko ikasleentzat.

Ostegunean KULKI jolas parkea eskolako jolas lekuan antolatuko da HH eta LHko ikasleentzat. Egun berdinean Eli Gallego nutrizio adituak elikadura osasuntsuari buruzko hi-tzaldia eskainiko du LH eta DBHko ikasleentzat.

Azkenik, ostiralean, kontzertu pedagogikoa eskainiko dute Koldo Emery, Gari Amundarain eta Marilis Telletxeak eta esku pilota txapelketako finalak jokatuko dira. Astea amaitzeko, hamaiketako bat prestatuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskararen astea ospatzen ari dira San Jose Ikastetxean