Soraluze
Gure Eskuk erabakitzeko eskubidearen aldeko erronka eta jaia antolatu ditu biharkoJ. L.
soraluze.
Osteguna, 29 maiatza 2025, 19:57
Gure Eskuk herritar guztien partaidetzari irekitako herri-erronka eta jaia antolatu ditu biharko, beti ere, «soraluzetarren artean herri-kontzientzia eta erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria indartzeko».
Biharko ekintzak 'Herri libre bat, Elkarrekin erabaki» lemapean burutuko dira.
Lehenik eta behin, herri-erronka (ginkana) izango da, 19:00etan hasita: sei laguneko taldeak osatuko dira eta parte-hartzaileek Euskal Herriarekin zerikusia duten galderei erantzun eta era guztietako frogak gainditu beharko dituzte herrian zehar (izen-ematea zabalik dago karteletako QR edo kaleko mahaian).
Horren ondoren (20:00etan), sariak banatu eta egurrezko eskua berrituko dute.
Amaitzeko, festa egongo da Zubi Nagusian, Track DJak girotuta. Bertaratzen direnentzako saiheskia eta hirugiharra erreta eskainiko dute.