Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Soraluze

Egitarau zabala antolatu dute ostiralean izango den Euskal Aratosteen Egunerako

J. L.

soraluze.

Astelehena, 24 otsaila 2025, 20:26

Comenta

Soraluzeko Euskal Aratosteen lan-taldeak (herriko hanbat elkarte eta eragile osatzen dute) ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu du datorren ostiralean herrian ospatuko den Euskal Inauterien Egunerako.

Festa eguna abiatzeko argazki maratoia izango da, 14:30etik aurrera, Plaentxi Herri Ikastetxean. Horren ondoren (15:15ean) herrigunea hartuko duen Euskal Aratosteen kalejira hasiko da. Ekitalde hori 16:00etan amaituko da, Zubi Nagusian ikusgai izango den dantza erakustaldi batekin.

Edonola ere, ostiralerako prestatutako ekintzak ez dira hortan geratuko. Izan ere, dantzak bukatu bezain pronto txokolate beroa banatuko dute (16:30ean) Kontzejupean eta horren jarraian Iruñeko Donibane auzoko erraldoien kalejira eta dantza herrikoiak (18:30ean) egongo dira, herrigunean.

Hori bai, ostiralean eguraldi txarra bada hainbat aldaketa egongo dira antolatutako egitarauan: «kalejirarik ez litzake egingo eta ekitaldia eta ostekoak Kiroldegiko pilotalekuan egingo lirateke».

Kartel irabazlea

Soraluzeko DBHko ikasleek obra ugari aurkeztu dituzte Euskal Aratosteen kartel lehiaketara eta lan-taldeak Ekain Ariznabarreta gazteak egindakoa aukeratu du. Beraz, bere kartela erabili da 2025eko Euskal Aratosteen egitarauaren berri emateko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egitarau zabala antolatu dute ostiralean izango den Euskal Aratosteen Egunerako