Borrar

Mutriku

Udako kultur egitaraua bihar hasiko da, Gure Ametsa dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko ikuskizun batekin

Jabi Leon

mutriku.

Jueves, 3 de julio 2025, 20:23

Mutrikuko Udalak herriko eragile ezberdinekin elkarlanean uda honetarako antolatutako kultur ikuskizunen egitaraua bihar bertan abiatuko da; Gure Ametsa dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko prestatutako ekitaldi berezi batekin.

Izan ere, Gure Ametsa dantza taldeak Mutrikuko Musika banda, Akordeoi taldea, Madalen abesbatza eta Mutrikuko Txistulari taldea gonbidatu ditu berarekin batera urteurrena ospatzeko emanaldi honetan parte hartzera. Uztailerako antolatutako beste kultur saioak bezala, biharko ikuskizuna 22.30ean hasiko dira, Goiko plazan.

Behin martxan jarrita, Mutrikun uda honetarako prestatutako kultur egitarauak uztailaren 11n izango du jarraipena.

Egun horretan Anaiarte abesbatzaren txanda izango da eta kontzertu honekin emango zaio amaiera herriko taldeen saioei.

Uztailaren 19an, Izaki Gardenak talde gazteiztarra izango da oholtza gainean 'Orube' izeneko lan berria aurkezten.

Abuztuaren 2an Olaia Inziarteren zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da. Artista nafarrak 'Zerrautsa' bere azken lana aurkeztuko du. Azkenik, Mariachi Imperial de Guajanajuato taldeak abuztuaren 9an itxiko du udako egitaraua. Abuztuko bi saioak 23.00etan hasiko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udako kultur egitaraua bihar hasiko da, Gure Ametsa dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko ikuskizun batekin