Mutriku
Mutrikuren lehen taldeak badu kamiseta berriaDV
Osteguna, 14 abuztua 2025, 20:53
Pasa den ekainean hiru urteko kontratua sinatu zuen Mutriku Futbol Taldeak Iner Euskadirekin eta hala honek lehen taldearen kamisetak babestuko ditu etxeko eta kanpoko partidetan. Bada, duela egun batzuk, Iner Euskadiko gerente Ramon Bagliettoren bisita izan zuen klubak San Miguel zelaian, 2025-26 denboraldiko kamiseta berria aurkezteko, hain zuzen ere.
Euskaldunaren aurka
Bestalde, Gipuzkoako Futbol Federazioak eman du ezagutzera jada Ohorezko Erregional mailako egutegia eta Mutrikuk Euskalduna Andoaindarraren aurka hasiko du denboraldia etxean, irailaren 14ko asteburuan.