Borrar
J. LEON

Mutriku

Mijoa auzoko bizilagunek giro ezin hobean ospatu zuten atzo 2025eko San Jeronimo eguna

Asteartea, 30 iraila 2025, 20:32

Comenta

Irailaren 30ean urtero egiten duten bezala, Mutrikuko Mijoa auzoko bizilagunek 2025eko San Jeronimo eguna ospatu zuten atzo jai giro ezin hobean. Eguraldia lagun, auzotarrak eguerdi partean elkartu ziren San Jeronimo baselizan meza entzuteko. Horren ondoren, Mijoa industrialdera bertaratu ziren, pandemiaz geroztik urtero egiten duten bezala festa bertan jarraitzeko. Zaindariaren egunean izaten den ohitura zaharrari eutsiz, ez ohizko herri kirolen jaialdi batekin disfrutatzeko aukera egon zen industria gunean. Izan ere, kirolari ezberdinak aizkoran, harrijasotzen eta arraunlariek entrenatzeko erabiltzen duten ergometroarekin lanean aritu ziren. Festak borobiltzeko errifen zozketa egin zuten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mijoa auzoko bizilagunek giro ezin hobean ospatu zuten atzo 2025eko San Jeronimo eguna

Mijoa auzoko bizilagunek giro ezin hobean ospatu zuten atzo 2025eko San Jeronimo eguna