Borrar
Herritar ugari elkartu ziren Madalen auzoan Solstizio eguneko antzezlana ikusteko. MADALEN AUZO ELKARTEA

Mutriku

«Jasotako kritika onak ikusita, Solstizio eguneko antzezlanarekin jarraituko dugu»

Euria izan arren 400 bat herritar bertaratu ziren larunbat gauean Madalen auzora euskal mitologia, kultura, tradizioa eta festa uztartu zituen auzotarren ikuskizunaz gozatzera

Jabi Leon

Mutriku

Martes, 24 de junio 2025, 21:10

Mutrikuko Madalen auzoak urtetik urtera indartzen ari den Solstizio egunaren edizio berria ospatu zuen joan den larunbatean. Arratsaldean zehar ekitaldi ezberdinak izan ziren bertan baina eguneko ekintzarik nagusiena jatorri ezberdineko auzotarren partaidetzarekin gauean taularatu zen antzezlana izan zen.

Tarteka euria egin zuen arren, 400 bat lagun bertaratu ziren auzoko anfiteatrora euskal kultura, tradizioa, mitologia eta festa uztartu zituen ikuskizunaz gozatzera. Emanaldia burututa, Madalen auzo elkartea oso pozik agertu da jasotako kritika onekin.

Elkarteko kidea den Axular Arizmendik esandakoari eutsiz, «dena ondo atera zen eta oso polita izan zen auzoko anfiteatroa jendez gainezka ikustea». Ekimenaren antolatzaileek pena bakarra dute; tarteka euria, trumoiak eta tximistak izan zirela: «Eguraldi hobea egin izan balu uste dugu 500 lagunetik gora etorriko zirela antzezlana ikustera».

Edonola ere, Madalen auzo elkartean argi dute Solstizio egunekoa «hazten doan antzerkia» dela eta horregatik datorren urtean ikuskizuna bueltan izango da: «Dagoeneko hainbat gauza berri pentsatu ditugu 2026ko Solstizio eguneko antzezlanean sartzeko», aitortzen du Arizmendik.

Bere ustetan, politena auzoan sortzen den giroa da: «ilusio handia sortu dugu umeengan eta auzo elkarteko kideontzat oso aberasgarria da jatorri ezberdineko auzotar ugari euskarazko antzezlan batean parte hartzen ikustea».

Gauzak horrela, Mari, Gaueko, Basajaun, Lamia, Akerbeltz eta sorginak bezalako pertsonai mitologikoak Madalen auzora itzuliko dira datorren urtean ere, lurra, sua, haizea eta ura inbokatzera, «gaixorik dauden natura eta mundua osatzen hasi daitezen».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Jasotako kritika onak ikusita, Solstizio eguneko antzezlanarekin jarraituko dugu»

«Jasotako kritika onak ikusita, Solstizio eguneko antzezlanarekin jarraituko dugu»