Mutriku
Infantil neskak, Batel Ligan eta Txapelketan garaileAstelehena, 7 apirila 2025, 20:18
Mutriku Arraun Taldeko infantil neskek denboraldi zoragarria borobildu zuten joan den asteburuan San Juaneko uretan. Larunbatean Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia jokatu zen bertan eta Mutriku B taldea suertatu zen garaile (A taldea 5. izan zen). Emaitza horrekin, arraunlari gazteek Batel Ligako bandera Mutrikura ekarri zuten (Mutriku A taldeak lehen postuan amaitu du Liga eta B taldea bigarrenean). Hori gutxi balitz, Mutriku B taldeko infantil neskek 2025eko Gipuzkoako Batel Txapelketa irabazi zuten, nagusitasunez, igandeko estropadan. Datorren asteburuan Euskadiko Txapelketan lehiatuko dira.