
Mutriku
Hilabete honetan zehar ez dira alokairu tarifak kobratuko Egaña Gune berrianSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
Hilabete honetan zehar ez dira alokairu tarifak kobratuko Egaña Gune berrianA.U.
mutriku.
Sábado, 8 de marzo 2025, 21:34
Astelehenaz geroztik erabilgarri dago Egaña Gune estali berria eta Udalak plazaratu du hura erabiltzeko araudia. Gunea egunero egongo da zabalik 09:00etatik 21:00etara eta kiroldegiko harreratik egin beharko da erreserba 943 60 31 75 telefonora deituta.
Mutrikun erroldatuek 10 euro ordaindu beharko dute gunea argiarekin erabili nahi badute, 5 euro argirik gabe; eta herrian ez erroldatuen kasuan tarifa 20 eta 15 eurokoa izango da aipatutako bi kasuetan. Dena dela, Udaletik ohartarazi dute hilabete honetan zehar ez direla alokairu tarifak kobratuko oraindik. «Hilabete honek proba pilotu gisa balioko digu, erreserbak egin nahi dituzten erabiltzaileek ohitura hartu eta erreserbak egoki egiten direla ziurtatzeko», adierazi dute.
Irabazi asmorik gabeko herriko elkarteek doan izango dute kasu guztietan, baita herriko emakume pilotari txartela dutenek ere.
Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara, ikastetxeek erabateko lehentasuna izango dute. Ordu-tarte hori ikastetxeetako jarduerak egiteko erabiltzen ez bada, erabilera librea izango da, eta Mutrikun erroldatutakoek lehentasuna izango dute beti.
19:00etatik 21:00etara, antolatutako pilota-jarduerek izango dute lehentasuna, eta irabazi-asmorik gabeko tokiko kirol-elkarteen jarduerek izango dute lehentasuna.
Larunbat eta igandeetan, 09:00etatik 12:00etara, pilota-jarduerek lehentasuna izango dute, irabazi-asmorik gabeko tokiko kirol-elkarteen jarduerei lehentasuna emanez.
Aipatutako ordutegietatik kanpoko gainerako ordu-tarteak erabilera librekoak izango dira. Erabiltzeko ordu-tarteak gehienez ordubetekoak izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.