Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Mutriku

Emakumeen II. Pala Topaketa izango da gaur Egaña frontoian, 21 partaiderekin

El Diario Vasco

mutriku.

Sábado, 22 de marzo 2025, 20:58

Egaña frontoiak Emakumeen Pala Topaketaren bigarren edizioa hartuko du gaur, goizeko 10:00etatik aurrera, 21 parte-hartzailerekin, hau da, iaz baino bat gutxiago.

2023an aldatu zioten antolatzaileek formatua ordura arteko ko Emakumeen Pala Txapelketari. Topaketa hark izandako harrera ikusita, iazkoarekin jarraitzea erabaki dute. Hala, gaur egun osoan izango dira partidak eta bertan Mutriku eta inguruko herrietatik (Deba, Ondarroa, Zumaia...) nahiz urrunagotik (Durango edo Zizurkil, esaterako) iritsitako palistak arituko dira lehian. Antolatzaileak gustura azaldu dira jatorri ezberdineko emakumeak bilduko direlako aurtengo topaketan baina herriko jende gehiago espero zutela ere azaldu dute.

Topaketaren beraren antolaketari dagokionez, goiz eta arratsaldez, ligaxka bat burutuko dute; gero arratsaldean final laurdenak, finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeen II. Pala Topaketa izango da gaur Egaña frontoian, 21 partaiderekin