Mutriku
Eguraldiak baldintzatuta baina «positiboki» baloratu dute III. Xiri Egunak emandakoaJabi Leon
mutriku.
Lunes, 16 de junio 2025, 20:10
Mutrikuko herriak 2023ean sortu zen Xiri Egunaren hirugarren edizioa ospatu zuen larunbatean, festa giroan.
Eguraldi txarrak Mutrikuko Rock Kolektiboak herriko hainbat kultur elkarte eta eragilerekin elkarlanean arratsalderako antolatuta zuen kultur egitaraua baldintzatu zuen baina, hala ere, festaren antolatzaileek III. Xiri Egunak emandakoa «positiboki» baloratu dute.
Mutrikuko Rock Kolektibotik azaldu dutenez, «nahiz eta eguraldiak arratsaldeko egitaraua birmoldatzea eskatu zigun, egitarau osoa aurrera eramatea lortu genuen». Hala, arratsaldean Xiri Gunean ospatzekoak ziren Mikosis eta Lukiek taldeen kontzertuak Gaztetxera eraman ziren; eta erraldoi eta txistularien kalejirak Egañaneko frontoian izan zuen amaiera».
Edonola ere, herritarrek hainbat ekintzekin disfrutatzeko aukera izan zuten larunbatean zehar. Hasteko, dultzaineroen diana izan zen; eta horren ondoren Gure Ametsa taldeak eskainitako Larrain-dantza, Mutrikuko erraldoi eta txistularien kalejira, txalapartariak edota Mikosis eta Lukiek taldeen emanaldiak. Esan bezala, azken bi talde horien kontzertuak Gaztetxera eraman behar izan zituzten. Esan beharrik ez dago emanaldi horien ondoren festak Gaztetxean bertan izan zuela jarraipena.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.