Borrar

Mutriku

Azokara kontsumitzaile berriak erakartzeko sukaldaritza tailer irekia antolatu dute biharko

Jabi Leon

mutriku.

Jueves, 12 de junio 2025, 20:58

Gipuzkoako Azoken Sarea lantaldeak Mutrikuko Udalarekin elkarlanean antolatuta, «azokara kontsumitzaile berriak erakartzeko» 'Azokatik Mahaira' sukaldaritza tailerra izango da bihar, 11:30etik 13:00etara bitartean, Mutrikuko azokan.

Herritar guztien partaidetzari irekita egongo den sukaldaritza tailerra Anne Otegi sukaldariarekin eta Aitziber Aizpuru nutrizionistarekin egingo da, «bertako eta garaiko produktuak kontsumitzearen onurak azpimarratuz».

Tailerrean parte hartzeko «nahikoa izango da azokara gerturatu eta bertan jarriko diren aulkietan eseritzea».

Gipuzkoako Azoken Saretik azaldu dutenez, larunbat honetarako Mutrikun antolatutako ekimenak hiru helburu ditu: «azoketara kontsumitzaile berriak erakartzea, bertako eta garaian garaiko produktuak kontsumitzeak dituen onurak azpimarratzea eta xahuketa ekiditea».

Antolatzaileen ustetan, herriko nekazal azoka indarberritzea ezinbestekoa da, eta egitasmo honen bidez, indarberritze horretan eragitea lortu nahi da. Hala, «tailerrean zuzenean ikasi ahalko da garaian garaiko produktuak kontuan hartuta etxean modu azkarrean eta erosoan errezetak egiten, ohiko plateretatik pixka bat urrundu eta egunerokotasunean kontsumitu daitezkeen bertako elikagaiak modu erakargarriago batean prestatzen».

Tailerrean sukaldatutako platera zuzenean dastatzeko aukera egongo da saioaren amaieran. Gainera, 'Azokatik Mahaira' egitasmoaren sukaldaritza tailerretan egingo diren errezetak eta nutrizio aholkuak ere banatuko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azokara kontsumitzaile berriak erakartzeko sukaldaritza tailer irekia antolatu dute biharko