
Mutriku
Arku Gain elkarteari emandako Aipamenarekin abiatu dute XXVIII. Berdel Eguneko egitarauaSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
Arku Gain elkarteari emandako Aipamenarekin abiatu dute XXVIII. Berdel Eguneko egitarauaMutrikuko herriak XXVIII. Berdel Eguna ospatuko du apirilaren 5ean baina festa egun handi hori girotzen joateko prestatutako egitaraua joan den ostiralean abiatu zen, Berdel Aipamena emateko Zabiel kultur etxean egin zen ekitaldiarekin.
Aurtengoan, Udalak Arku Gain elkarteari eman dio Berdel Aipamena, «Mutrikuko itsas ondarea zaintzeko eta balioan jartzeko egindako lan garrantzitsua eskertzeko».
Udal ordezkariek Zabielen aitortu zutenez, «Arku Gain elkarteko kideen dedikazio eta ahaleginari esker, gure historiaren eta kulturaren funtsezko zati bat gordetzea lortu da».
Hori dela eta, Mutrikuko Udalak, «bereziki» aitortu nahi izan du «elkartearen jarrera aktiboa gure udalerriko itsas ondarea sustatzeko eta zabaltzeko giltzarri izan diren jarduera askotan».
Gainera, Arku Gain elkartea «Turismo alorrarekin ere hainbatetan jardun du Udalarekin elkarlanean, bisita gidatu ezberdinak egiteko orduan».
Guzti hori, elkartea «genero ikuspegitik ere integratzailea izan dela» ahaztu gabe, «gehiengoak gizonezkoak izan arren (sektorearen islada nolabait), emakumezko bazkideak ere beti izan direlako onartuak».
Datorren larunbatean Mutrikun ospatuko den XXVIII. Berdel Eguna aurrera eraman ahal izateko hainbat lan burutu behar izaten dira aurreko jardunaldietan.
Lan horiek gauzatzeko ezinbestekoa izaten da herritarren partaidetza; eta Udaletik jakinarazi dutenez «bolondresak behar ditugu Berdel Eguna baino lehen arraina garbitzeko; eta egun berean, hainbat lanetan (arraina erretzen, pintxoak osatzen, zerbitzatzen...) laguntzeko.
Bolondres gisa laguntzeko prest dauden guztiek Turismo bulegora gerturatu edo 943 603 378 telefono zenbakira dei egin dezakete.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.