Mendaro
Udalak osasuna eta trantsizio ekologikoa sustatzeko ekimen berria abiatu duSecciones
Servicios
Destacamos
Mendaro
Udalak osasuna eta trantsizio ekologikoa sustatzeko ekimen berria abiatu duJ. L.
mendaro.
Jueves, 13 de febrero 2025, 20:15
Mendaroko Udalak osasuna eta trantsizio ekologikoa sustatzeko Gym Berdea izeneko ekimen berritzailea abiatu du aste honetan bertan.
Egitasmoak zortzi hilabete iraungo du (azaroaren 18ra arte luzatuko da, astero saio bat izanik) eta martxan bada ere, herritarrek oraindik badute parte hartzeko aukera.
Udaletik jakinarazi dutenez, osasuna eta natura lotzen dituen proiektu kolektibo hau «16 eta 85 urte bitarteko herritar guztiei zuzenduta dago baina, bereziki, 60 urtetik gorako pertsonei, gizartean baztertzeko arriskuan dauden pertsonei eta beren bizitza hobetzeko edo adiskidetasun harremanak sendotzeko interesa duten gazteei».
Azken batean, Gym Berdea proiektu berritzaile honen helburuak ondorengoak dira: «osasun fisiko, emozional eta espirituala sustatzea; lorategien, baratzeen eta basoen trantsizio ekologikoaren alde lan eginez».
Gym Berdea egitasmoaren saio bakoitza esku-hartzeen inguruko azalpen teoriko batekin hasten da. Horren ondoren, aerobikaren ariketa bat egiten da eta hautatutako espazio berdean lana egiten da.
Ziklo bakoitza amaitzeko, balorazio pertsonalak egingo dira, «parte-hartzaileen beharretara egokitzeko eta jarduerak hobetzeko».
Interesatuek udaletxean eman dezakete izena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.