Mendaro
Saria izango da paella lehiaketaren bazkarian txapelik originalena daraman kuadrillarentzatJ.LEON
mendaro.
Sábado, 21 de junio 2025, 20:59
Mendaroko Udalak kuadrillen arteko paella lehiaketa antolatu du Santa Ana jaietarako.
Aurtengoa uztailaren 19an egingo da eta parte hartzeko interesa dutenek (14 urtetik gorako lagun-taldeek har dezakete parte) uztailaren 6ra arte eman ahal dute izena mendaro.eus webgunearen bitartez.
Urtero legez, paella lehiaketako partehartzaileek Udalak emandako osagaiak (olioa, gatza, arroza eta oilaskoa) erabili beharko dituzte «baina bestelako osagaiak gehitu daitezke».
Paellak 13:00etatik 14:30era bitartean prestatu beharko dira eta kuadrilla bakoitzak bi pertsona hautatu beharko ditu goizean zehar bazkarirako mahaiak eta aulkiak jartzen laguntzeko eta bazkariaren ondoren mahaiak eta aulkiak jasotzen laguntzeko.
Bazkarirako prezioa 5 eurokoa da eta kuadrilla bakoitzeko pertsona bakar batek egin beharko du taldeko kide guztien izen-ematea eta ordainketa mendarobirtuala.eus webgunean (talderen batek laguntza behar izanez gero, Udaleko Kultura sailaren bulegora gerturatu ahal da).
Bestalde, Udalak aurreratu du aurten saria izango dela paella lehiaketaren bazkarira txapelik originalena jantzita bertaratzen den kuadrillarentzat.
Mendaroko Udalak herriko lagun taldeak animatu nahi ditu paella lehiaketan eta ondoren egingo den txapeldunen bazkarian parte hartzera; nola ez, txapel originalak buruan jarrita.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.