Mendaro
Mendaroko aisialdi hezitzailea berpizteko prozesua bigarren fasean sartu daSecciones
Servicios
Destacamos
Mendaro
Mendaroko aisialdi hezitzailea berpizteko prozesua bigarren fasean sartu daJ. L.
mendaro.
Viernes, 7 de febrero 2025, 19:42
Mendaroko Udalak herrian aisialdi hezitzailean lan egingo duen eragile bat izan nahi du, beti ere, «Mendaroko biztanleen atxikimenduan bidea egiteko eta herriko aisialdiko ekipamenduak herriko eragile batek kudeatzeko».
Ekimen hau gauzatze aldera, Udalak hiru fase ezberdin izango dituen prozesu bat abiatu du. Aurreneko fasearen helburua herrian egon daitezkeen helduleku posibleek (euskara elkartea, guraso elkartea, gazte hezitzaile posibleak...) erronkaren aurrean kokatu eta duten jarrera aztertzea izan da, «aurrera begira lurzoru komun eta egonkor bat izate aldera».
Horretarako hiru bilera egin ziren Udaleko eta eragile ezberdineko ordezkarien artean.
Orain, berriz, prozesuaren bigarren faseari ekingo zaio eta hori gauzatzeko gazteekin topaketak egingo dira otsailaren 10, 17 eta 24an (17:30etik 20:00etara), Udaletxeko Arno aretoan eta 'Herriko haur eta nerabeekin aisialdian eragin nahi? Berpiztuko dugu Trikixapo?' izenburupean. Topaketa horiek «formazio eta hausnarketa saio gisa» burutuko dira, «haur eta nerabeekin batera arituko diren hezitzaileak ahalduntzetzo».
Hirugarren eta azken fasean, aisialdiko elkarte edo eragile berriko kideei, Mendaroko aisialdiko zerbitzu finkoak kudeatzeko garatu beharreko proiektuan bidelaguntza eta aholkularitza eskainiko zaie.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.