Ate irekien astea izango da datorrena Ludotekan
Ikasturte hasierarekin bat, abian izango da Ludoteka zerbitzua datorren astetik aurrera
AMAGOIA ZABALA
Osteguna, 8 iraila 2022, 00:12
Ludoteka zerbitzua abian da berriro eta astelehenetik ostiralera irekita egongo da arratsaldeko 17:00etatik 18:30era eta HH eta LHko gaztetxoei eskainiko zaie. Adin desberdinekin lan egiten denez, ordutegi desberdinak izango dituzte. Honela, astelehen eta asteazkenetan Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailako haurrentzat izango da; astearte eta ostiraletan haur hezkuntzako 4 eta 5 mailakoentzat, eta azkenik ostegunetan, lehen hezkuntzako 3 eta 4 mailakoentzat.
Datorren aste guztia ate irekien astea izango da, haurrek zarbitzua ezagutu dezaten. Izen ematea zabalik dago eta Mendaroko Udaletxean egin behar da, honako hauek direlarik ordainketa kuotak: 45 euro, irailetik ekainera, 30 euro urtarriletik ekainera eta 15 euro, maiatzetik ekainera.
Talde bakoitzean 15 haur gehienez egon ahalko dira.
Familia ugariek edo guraso bakarrekoek kuota murriztua izango dute; irailetik ekainera 30 euro, urtarriletik ekainera 20 eta maiatzetik ekainera 10 euro.