Borrar

Mendaro

Aingeru Guardako jaiak antolatu dituzte igandean izen bereko ermitaren bueltan

Jabi Leon

mendaro.

Jueves, 27 de febrero 2025, 20:47

Mendaroarrek Aingeru Guardako festak antolatu dituzte datorren igandean, ohitura dutenez, Plaza auzoan kokatuta dagoen ermitaren bueltan.

Hori bai, ospakizun nagusia igandean izango bada ere, Aingeru Guardakoaren Eguna martxoaren 1a da, eta horregatik meza egongo da bihar (11:00etan) Aingeru Guardako ermitan.

Gainera, jaia antolatzen duen batzordeko kideek bertaratzen direnen egarria eta gosea asetzeko txosna jarriko dute bertan.

Igandeko egitaraua

Aurtengo Aingeru Guardako festen egun handia abiatzeko Hitzaren liturgia izango da igandean (11:30ean) Plaza auzoko baselizan.

Elizkizunak amaitu bezain pronto jai giroa hasiko da ermita kanpoan. Maider Arregi eta Aitor Urbieta bertsolariak kantuan arituko dira eta herriko trikitilari gazteek jarriko dute musika: Elene Goikoetxea, Jare Agea eta Garazi Ulazia soinua jotzen arituko dira eta Aitana Archelik eta Irantzu Agirregabiriak panderoa astintzen jardunko dute.

Festa borobiltzeko herri kirolen jaialdia egongo da. Aurtengo partehartzaileak Julen Cañamares eta Aratz Mugertza izango dira. Biak aizkora-jokoan eta saltaka arituko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aingeru Guardako jaiak antolatu dituzte igandean izen bereko ermitaren bueltan