Borrar
Elgoibartarrek Maalako parkean dantzan eman zioten ongietorria 2022an egin zen Euskaraldiaren hirugarren edizioari. BARREN

Bajo Deba

Euskaraldiari hasiera emateko ekintzak izango dira bihar eskualdeko herri guztietan

Elgoibarren, Mutrikun, Soraluzen, Mendaron eta Deban bide ezberdinak aukeratu dituzte euskararen aldeko ariketa soziala abian jartzeko

Jabi Leon

DEBABARRENA.

Martes, 13 de mayo 2025

Debabarreneko herriek bat egin dute 11 egunez euskara gehiago egin eta entzuteko bihartik hilaren 25era bitartean Euskal Herri osoan zehar burutuko den Euskaraldia ariketa sozialaren laugarren edizioarekin.

Hori dela eta, Euskaraldia ilusioz eta festa giroan abiatzeko ekintza bereziak egongo dira bihar eskualdeko herri ezberdinetan.

Ekintza horiek guztiak 19:00etan hasiko dira plaza nagusietan; eta herritarrak nahiz eragileak gonbidatuta daude parte hartzera.

Elgoibar eta Soraluze

Elgoibarren, hasiera-ekitaldia Kalegoen plazan egingo da (euria bada Maalako parkean). Bertaratutakoak aulkietan eseriko dira lau laguneko taldeetan, beti ere, «Euskaraldiak eman digunaren gainean, eta baita laugarren edizioan ditugun erronken gainean ere jarduteko».

Nola ez, musika eta dantza ere izango dira plazan, Biraka taldeko lagunen eskutik, eta, amaitzeko, bakoitzak aukeratu duen rolari dagokion txapa jantziko du (ariketan izena emateko eta txapa jasotzeko aukera ere izango da bihar Elgoibarko hasiera-ekitaldian).

Soraluzetarrek, berriz, Plaza Berrian abiatuko dute Euskaraldia. Txupinazoarekin batera, txapa jazte masiboa egingo da eta ondoren txistulariek alaituta buruhandiekin kalejira txiki bat egingo da herrigunean zehar.

Iazko jaietan 'buruarinak' egin zituzten ume nahiz familiak eta etxean buruhandiak dituzten herritarrak ere gonbidatu nahi dira, bakoitza bere buruhandiarekin parte hartzera kalejiran zehar.

Mutriku, Mendaro eta Deba

Mutrikuarrek Euskaraldiaren laugarren edizioa abian jartzeko ekitaldia Goiko plazan egingo dute, herritarren eta eragile ezberdinen partaidetzarekin.

Udaletik aurreratu dutenez, biharko ekitaldia xumea izango da: «taldeko argazkia aterako dugu eta ariketa sozialaren helburuak zabalduko ditugu».

Mendaron, Herriko Enparantzan hasiko dute Euskaraldia, txupinazoarekin. Horren ondoren, herritarrek Bulego taldeak Euskaraldiaren laugarren ediziorako sortu duen 'Gure bihotzaren taupadak' kantuarekin dantza egingo dute (herriko umeek eskolan aritu dira koreografia ikasten).

Era berean, In Leike kultur elkarteak Euskaraldian izena eman nahi dutenak apuntatzeko eta apuntatuta daudenei txapak banatzeko mahaia ipiniko du Mendaroko plazan, 18:00etan.

Azkenik, Debako bizilagunek Foruen Plazan emango diote Euskaraldiari hasiera.

Ariketa soziala abiatzeko txupinazoa botako dute eta horren ondoren Debako Euskaraldiaren 'hamaikakoa' osatzen duten lagunek euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin erabiltzearen aldeko manifestu bat irakurriko dute. Ekitaldia osatzeko zuzeneko musika egongo da.

Bestalde, Debako Euskaraldia Taldeak jakinarazi du gau izango dela ariketa sozialean aritzeko izena emateko eta txapak jasotzeko azken aukera.

Horretako, mahaia ipiniko dute Foruen Plazan, 18:00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiari hasiera emateko ekintzak izango dira bihar eskualdeko herri guztietan

Euskaraldiari hasiera emateko ekintzak izango dira bihar eskualdeko herri guztietan