Elgoibar
Elgoibarko haurrei mugikorra emateko unea atzeratzen ari dela egiaztatu duteJ. L.
elgoibar.
Larunbata, 6 abendua 2025, 20:46
Elgoibarko Amatau Mobila elkartea oso pozik agertu da 2025-2026 ikasturte hasieran LHko maila guztietako ikasleen gurasoen artean eta DBH 1 eta 2ko ikasleen artean zabaldu zituen inkesten emaitzekin. Guztira 690 inkesta jaso ziren; 486 LHko umeen gurasoenak eta beste 204 DBHko ikasleenak.
Ondorio nagusi gisa, «aurreko urteko datuekin alderatuz, gure seme alabei mugikorra emateko tendentzia atzeratzen ari da», nabarmendu dute elkartetik.
DBH1-eko ikasleen kasuan, adibidez, «iaz ikasleen % 79ak zuen mugikorra ikasturte hasieran eta aurten % 49ak». Horrez gain, «aurten LH6an hasitako % 19ak baino ez zuen mugikorra ikasturte hasieran».
Amatau Mobila taldeak eskerrak eman dizkie inkestan parte hartu duten guraso eta gazteei, baita Ikastola, Herri Eskola, Institutua eta Udalari, «herriaren joera islatzen lagun-tzen digutelako».
Irakurketa gida berezia
Amatau Mobila elkarteak pantailen erabilerak dituen ondorioei buruzko irakurketa gida bat prestatu du, udal liburutegiarekin elkarlanean; eta gurasoen artean partekatuko du Telegram eta WhatsApp bitartez. Era berean, elkarteak gidaren irakurketa sustatzeko orri-markatzaileak kaleratu ditu. Hauek herriko hainbat establezimendutan (Pitxintxu, Txillarre eta Surya belardenda), Udal Liburutegian eta udaletxean eskura daitezke.
Orri-markatzaileak herriko LH4-6 eta DBH1 ikasturteetako ikasleekin partekatuko da datorren astean.