Elgoibar
Axier Arteaga coach eta kirol mentoreak 'Hezkuntzako oztopoak kirolean ere?' hitzaldi irekia eskainiko du biharJabi Leon
elgoibar.
Asteartea, 7 urria 2025, 20:33
Gaur, urriaren 8an, Dislexiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute. Hori dela eta, Dislegi Debabarrena elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu aste honetarako Elgoibarren, beti ere, irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuetan eragiten duen dislexia bistaratu eta herritarrak sensibilizatzeko.
Dislegi Debabarrenak prestatu duen egitarauaren baitan ondorengo ekitaldia nabarmendu daiteke: Axier Arteaga pilotari ohiak Aita Agirre kulturguneko areto nagusian bihar (18:30ean) eskainiko duen hitzaldia.
Hitzaldia 'Hezkuntzako oztopoak kirolean ere?' izenburupean egingo da, eta gaian interesa duten herritar guztien partaidetzari irekita egongo da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, «Axik gaur egun coach pertsonal eta goi mailako kirolarien mentore jarduten du, eta ostegun honetan Elgoibarren emango duen hitzaldian hezkuntzan haur eta gazte askok izaten dituzten oztopoek kirolean aurki daitezkeen baloreekin nola egin bat eta kirolaren garrantzia azpimarratuko ditu».
Urtero legez, Elgoibarko Udalak ere Dislexiaren Nazioarteko Egunarekin bat egin du.
Horregatik, udaletxeko eta Aita Agirre kulturguneko fatxada nagusiak argiztatuko dira gaur. Gainera, Kultur Etxean zintzilikatuta dagoen kartelak gogorarazten du Dislexiaren Eguna dela.