Deba
Gari musikariak Itziarko jaietan eskainiko duen kontzertu berezirako sarrerak, salgaiItziartarrek Kopraixak ospatuko dituzte abuztuaren hasieran, bost eguneko eskaintza oparoarekin.
Horren baitan azken urteotan festen egitarauan leku propioa hartu duen eta Itziarko elizan igande iluntzean ospatu izan den kontzertu berezia ez da faltan izango. Aurtengo Kopraixetako kontzertu hori Iñaki Garitaonandiak 'Gari' musikariak eskainiko du: «bakarlari gisa egindako 30 urteko ibilbidea taldekidez inguratuta ospatuko du abuztuaren 3an Itziarko elizan», azaldu dute Auzo Udaletik. Sorpresarik ere izango omen da Itziarko saioan, «abesti berriak partekatuz, zaharrak berreskuratuz eta inoiz ez bezala gozatuz».
Emanaldi horretarako sarrerak dagoeneko eros daitezke (10 eurotan) Itziarko Gure Dendan, Burugorri ostatuan eta Interneteko labur.eus/gari30urte loturan. Egunean bertan 12 eurotan jarriko dira salgai.