Borrar

Bertsoa eta kalejira bihar, Euskararen Eguna ospatzeko

F.M.

Martes, 2 de diciembre 2014, 00:09

Abenduren 3a Euskararen Eguna da eta azken urteetan ekintza desberdinak antolatu dira hizkuntzari garrantzia eta presentzia emateko. Gai bakoitzaren 'Egun internazionala' denean askotan aipatzen da ez dela egun bateko lana izan behar. Horregatik aurten 'Euskarak 365 egun' lemapean ospatuko da eguna Eibarren, Euskara Elkarteen Topaguneak proposatuko goiburua hartuta.

Ekitaldia, bihar arratsaldeko 19.00etan hasiko da Ambulategiaren ondoan dagoen parkean. Bertan, aldarrikapen-bertsoa kantatuko da eta jarraian kalejira egingo dute Untzaga plazaraino. Antolatzaileek argia ematen duen edozer ematea eskatzen diete parte-hartzaileei, kandelak, linternak, frontalak, bengalak edo antzeko gauzak. Ekitaldia plazan bukatuko da eta harmailen aldean kandelez osatutako esaldia osatuko da. 'Behin betiko kantua' abestuko da eta jarraian 'Euskaraz bizi nahi dut' kantuaren musikarekin dantza eginez esango zaio agur aurtengo abenduaren 3ra.

Joan den urtean euskarari aurpegia jarri zitzaion argazki estudioa antolatuz eta aurrekoan Toribio Etxebarriaren obra izan zen protagonista Euskararen Egunean hizkuntzaren papera aldarrikatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsoa eta kalejira bihar, Euskararen Eguna ospatzeko