Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Goierri Goierri Bus infantil nesken saskibaloi taldea.

Urretxu

Goierri Goierri Bus taldeak garaipena lortu zuen fase eta aurkari berrien aurrean

Debako nesken aurka galtzen iritsi ziren partidaren azken laurdenera, baina ez zuten etsi eta merezitako saria jaso zuten

Cristina Limia

Osteguna, 6 otsaila 2025, 20:36

Comenta

Fase eta aurkari berrien aurrean, garaipena Urretxura ekartzea lortu zuten pasa den asteburuan Goierri Goierri Bus saskibaloi taldeko infantil neskek. Mutrikun jokatu zuten, Kima Debasket taldearen aurka. Lehia zaila izan zen eta azken unean 42-45 emaitzarekin gailentzea lortu zuten.

«Lehenengo laurdenean, nahiko parekatua izan zen jokoa, bi taldeak erritmo handiarekin aritu ziren baino ez zituzten saskiratze asko lortu, laurdena 4-8ko emaitzarekin bukatuz», diote. «Bigarren laurdenean, bide berdinean jarraitu zuten, baina saskiratze gehiagorekin, aurkaria markagailuan aurretik jarri zen 20-14ra helduz. Hirugarren laurdenean, gure neskek ez zuten egoerari buelta ematea lortu eta Debasket taldeak abantaila handitzea lortu zuten, 36-27 emaitzarekin laurdena amaituz», gogora ekartzen dute. «Baina Goierri Buseko jokalariek ez zuten etsi eta taldeko eta banakako lan bikainaren bitartez, aurkaria markagailuan harrapatu eta garaipena eskuratu zuten 42-45 emaitzarekin», azaltzen dute taldeko arduradunek, infantilen lana goraipatuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goierri Goierri Bus taldeak garaipena lortu zuen fase eta aurkari berrien aurrean

Goierri Goierri Bus taldeak garaipena lortu zuen fase eta aurkari berrien aurrean