Urretxu
Garaipenaren atarian geratu zen Goierri Gaestopas junior taldeaDonostiako Axular Saski taldearen aurka 74-68 galdu zuen, azken unera arte borrokatu arren
Garaipenaren atarian geratu zen Goierri Gaestopas saskibaloi junior taldea pasa den asteburuan, Axular Saskiren aurka Donostian jokatutako partidan. «Bi taldeentzat hitzordu garrantzitsua zen eta laster agerian geratu zen, lehen laurdena gaizki hasi zen gure jokalarientzat, hasierako minutuetan huts egite dexente izan zituzten jaurtiketetan eta bertakoek hori aprobetxatuz 21-11 emaitzarekin bukatu zuten laurdena», azaltzen dute taldetik. «Bigarren laurdenean gure taldeak defentsan hobetu zuen eta jokoan sartzen joan zen, baina erasoan akats nabariak izan zituen, horren ondorioz, atsadenaldia iritsi orduko 29 puntu bakarrik zituzten urretxuarrek markagailuan», gogora ekartzen dute.
«Atsedenaren ostean iritsi zen aldaketa gure lerroetan, Urretxuko jokalariek ondo hasi zuten partidaren bigarren zatia, Axularrekiko aldea 7 puntutara jaitsiz markagailuan. Donostiarrek berehala erantzun zuten, presioa handituz, hirugarren laurdenaren amaieran bertakoek 3 puntu gehiago zituzten, beraz, azken laurdeneko hamar minutuetan lan asko egin behar izan zuten gure mutilek. Helburua lortzeko oso gertu egon ziren, azken laurdena 15-21 emaitzarekin irabaziz, baina ez zen nahikoa izan eta azkenean 74-68 emaitzarekin galdu zuten partida», azaltzen dute.
«Ez zen gure mutilen egunik onena izan, huts egite handiak izan zituzten erasoan eta defentsan ere asko izan zuten hobetzeko, baina bidea markatuta utzi zuten azken laurdenean», nabarmentzen dute.
«Bigarren faseko helburua lortzeko lanean gogotsu jarraituko du taldeak, datorren erronka larunbat goizean izango du, Aieten», iragartzen dute.