Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Urretxu

Bertso eskola abian jarriko da otsailetik ekainera bitartean haur eta gazteentzat

A. U.

urretxu.

Osteguna, 23 urtarrila 2025, 20:01

Comenta

Urretxuko eta Zumarragako Udalek bertso eskola martxan jarri dute, otsailetik ekainera bitartean, astearteetan, 16:45etik 17:45era, Urretxuko kultur etxean. Saio horietan, partaideek jolasen bidez, hitzak, errimak, doinuak eta bertsoak lantzeko aukera izango dute. Aratz Igartzabal bertsolari gaztea izango da ikastaroa dinamizatuko duena. Ikastaroaren bitartez, ber-tsoekin jolastuz, ahozko komunikazioa ere landuko dute.

Ikastaroa Urretxuko kultur etxean egingo dute, aurrez aipatutako egunetan. Izen emateko Urretxuko Kultur Etxera (943 03 80 88) edo Zumarragako Udaletxeko Euskara Zerbitzura (943 72 91 53) jo beharko da. Ikastaroa doan da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertso eskola abian jarriko da otsailetik ekainera bitartean haur eta gazteentzat