Borrar
Korrika, Zumarragan

Ver 32 fotos

Korrika, Zumarragan AEK
23. Korrika

Urola Garaiak harrera bikaina eman dio Korrikari

AEK-k antolatutako euskararen aldeko martxa koloretsua goizeko seiak inguru heldu da

Sábado, 23 de marzo 2024, 10:28

Urola Garaiak harrera bikaina eman dio Korrikari. Sarrera goiztiarra egin du bertan. AEK-k antolatutako euskararen aldeko martxa koloretsua goizeko seiak inguru heldu da. Legazpi izan da lekukoa jaso duen eskualdeko lehen herria, goizeko 05:45 aldera oñatiarren eskutik. Bere lehen pausoak herriko musikari eta dantzariekin eman ditu: Doinua Musika Eskola, Goiz Deia Txistulari Taldea, Korosti Dantza Taldea, Legazpiko Musika Banda eta Sustraiak Dantza Taldea.

Urola GI 2630 errepidean barrena, Bikuñara iritsi da tropela eta herriko erdigunea zeharkatu ondoren, Saturnino Telleriako biribilgunetik Zumarragara bidea hartu du. Denera, Legazpiko hogei elkarte, kirol talde, ikastetxe, erakunde, talde politiko...eta abarrek hartu dute parte Korrikan. Zumarragara heltzean, Urola Kirol Elkartea izan da lekukoa eramaten lehena. Zumarragako eta Urretxuko esparru desberdinetako hogei eragileek eraman dute lekukoa. Zumarragatik, GI 2632 errepidea hartuta, Ezkio-Itsasora abiatu da Korrika, bertan ere harrera bikaina jasoz eta handik Gabiriara bidea hartuz.

Zumarraga eta Urretxun, euskararen aldeko festa giroa egun osora zabalduko da. Korrika pasa ostean, gosari herrikoia egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan txokolatadarekin eta partaideen argazkia atera dute. Goizean zehar haurrentzako jolasak, erraldoi eta dultzaineroak eta Txorotxaranga egongo dira.

Ondoren, bazkaria ospatuko da eta arratsaldean, Joseto eta Alaiak taldearen musikaz, Martxoan Bertsoaren finalaz eta Gaztetxean eskainiko den Zatekeen taldearen erromeriaz gozatzeko aukera egongo da. Ezkion ere herri-gosari mundialarekin boronbilduko dute Korrikaren etorrera Anduaga Elkartea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urola Garaiak harrera bikaina eman dio Korrikari