Ezkio-Itsaso
Udazkeneko auzolanerako hitzordua datorren larunbatean jarri dute ItsasonParte hartu nahi dutenek aurrez izena emateko eskatzen dute, astegurua egin ahal izateko
El Diario Vasco
Ezkio-itsaso.
Astelehena, 21 urria 2024, 20:14
Itsason dagoeneko jarri dute data aurtengo udazkeneko auzolanerako. Datorren larunbatean, urriaren 26an burutukoda. Ohi den bezala, Itsason 14:30ean elkartuko dira, taldeka aritzeko.
Hauexek dira egun horretan auzolanean egiteko aurreikusitako lanak: Herri-bideak garbitu (Ibur-Okiñarri-Sarriegi...); konposta trituratu; Alegiako Sindikatoko alboko ranpan luharrarekin lurra gozatu eta landareak jarri; Goiko Ostatuko trasteak atera eta hauentzako espazioa egokitu; Itsasoko elizako bajantea ipini; Inbaditzaileak kendu (San Lorentzo bidean-Altzigarragan); lorategiak atondu eta Kizkitzan gailurra errepasatu; egur mailak konpondu; sobranteko irteera-pareta konpondu eta komunak desmontatu.
Lanak egin ostean, 19:00etan, partaide guztientzat afari merienda eskainiko da Itsasoko plazako karpan.
Izena emateko
Izena ematea Itsasoko Udal Bulegoan egin behar da, honako telefono zenbakira deituta: 943 47 77 90 edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus. Izan ere, Itsasoko batzordeak azpimarratzen duenez, aurrekoetan bezala asegurua egiteko eta mokadutxoa zenbatentzat prestatu behar den jakiteko aurrez datuak beharko lituzkete urriaren 24rako, nahiz eta egunean bertan ere datuak jaso ahal diren.
Arduradunak materiala prestatua izango dute, baina partaide bakoitzak bere eskularruak eramatea eskatzen da.