Ezkio
Topa Ostatua uztailaren 31tik abuztuaren 10era arte egongo da itxitaUztailaren 31tik abuztuaren 10era (biak barne), Topa Ostatua itxita egongo da Ezkion oporrak direla eta. Bestalde, Ezkiotik gogora ekartzen dute urriaren 18an 'Herri jaia' ospatuko dutela eta horren baitan herritarren arteko herri kirol jaialdia egiteko asmoz, abuztuaren 24rako bertan parte hartu nahi duten pertsonen zerrenda itxita izatea nahi dutela.
Taldeak ahalik eta anitzenak izatea da antolatzaileen nahia, non haurrak, gazteak eta helduak izango dute parte-hartzeko aukera. Udaletxean apuntatu daitezke, 943721303 telefono zenbakira deituz.