Ezkio
San Pedro jaietaz gozatzeko ekintza sorta ederra prestatu dute EzkionSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
San Pedro jaietaz gozatzeko ekintza sorta ederra prestatu dute EzkionIgandeko Eskola Txikien Festa handiaren ostean, beste hitzordu berezi bat du Ezkiok. San Pedro jaietaz gozatzeko ekintza sorta ederra prestatu dute ekainaren 13, 14 eta 29rako.
Datorren ostiralean (13), 17:00etan hasiko dira ospakizunak haurrentzako puzgarriekin. 19:00etan, txupinazoa bota eta buruhaundiak irtengo dira. Ondoren, herriko sagardogileen sagardo dastaketa egingo da, musikaz alaitua. 21:00etan, Ganbara Guraso Elkarteak eskainitako ogitartekoekin afaltzeko aukera izango da eta 22:00etan, 'mozorro gauari' hasiera emango diote DJ Oixanirekin. «Mozorro onenak saria jasoko du», iragar-tzen dute.
Larunbatean (14), auzolanean plaza garbitu eta mahaiak jartzeko elkartuko dira 11:30ean. Ordu berean, haurrentzako toka saioa hasiko da. 12:30ean, helduek hartuko dute lekukoa tokan. 13:00etan, poteo herrikoia egingo dute Astiazaran II eta Narbaiza trikitilariekin. 14:30ean, herri bazkaria ospatuko dute. Tiketak udaletxean daude salgai datorren astelehenera arte. Menuaren prezioa 30 eurokoa da helduentzat eta 13 eurokoa haurrentzat. Bazkal ostean, bingoa egongo da. 21:00etan, afaltzeko tartea egongo da ogitartekoekin euskal kantuak abestuz eta 23:00etan, 'Muxutruk Erromeria' taldeak dan-tzan jarriko ditu haur, gazte eta helduak. Festak ekainaren 29an amaituko dira. San Pedro Eguna meza bereziarekin hasiko dute, 11:00etan. 12:00etan, hamaiketakoa egingo dute eta 17:00etan, ume jolasak eta txokolatada egongo dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.