Borrar

Ezkio

San Pedro jaiak ospatuko dituzte ostiraletik aurrera Ezkion

Cristina Limia

Ezkio-Itsaso

Miércoles, 11 de junio 2025, 21:09

San Pedro jaietaz gozatzeko egitarau borobila prestatu dute Ezkion. Festak ostiralean, larunbatean eta ekainaren 29an, San Pedro eguna, ospatuko dituzte.

Ostiralean, 17:00etan hasiko dira haurrentzako puzgarriekin. 19:00etan, txupinazoa bota eta buruhaundiak irtengo dira. Ondoren, herriko sagardogileen sagardo dastaketa egingo da, musikaz alaitua. 21:00etan, Ganbara Guraso Elkarteak eskainitako ogitartekoekin afaltzeko aukera izango da eta 22:00etan, 'mozorro gauari' hasiera emango diote DJ Oixanirekin. Mozorro onenak saria jasoko du.

Larunbatean, auzolanean plaza garbitu eta mahaiak jar-tzeko elkartuko dira 11:30ean. Ordu berean, haurrentzako toka saioa hasiko da. 12:30ean, helduek hartuko dute lekukoa tokan. 13:00etan, poteo herrikoia egingo dute Astiazaran II eta Narbaiza trikitilariekin. 14:30ean, herri bazkaria ospatuko dute. Tiketak aldez aurretik egon dira salgai Udaletxean. Bazkal ostean, bingoa egongo da. 21:00etan, afaltzeko tartea egongo da ogitartekoekin euskal kantuak abestuz eta 23:00etan, 'Muxutruk Erromeria' taldeak dantzan jarriko ditu haur, gazte eta helduak. Festak ekainaren 29an amaituko dira. San Pedro Eguna meza bereziarekin hasiko dute, 11:00etan. 12:00etan, hamaiketakoa egingo dute eta 17:00etan, ume jolasak eta txokolatada egongo dira

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Pedro jaiak ospatuko dituzte ostiraletik aurrera Ezkion