Ezkio
San Bartolome jaiak larunbat honetan hasi eta hilaren 31n amaituko diraHerri bazkaria izango da larunbat honetan, baita pilota eta Olgetan taldearen emanaldia ere
A.Urbieta
Asteartea, 19 abuztua 2025, 20:58
Dena prest dute Itsason larunbat honetan aurtnego San Bartolome jaiei hasiera emateko. Bi asteburutan banatuko dute egitaraua eta bietan ere izango da non aukeratua. Hala, larunbat honetan, herri bazkaria egingo da 14:30ean. Aurretik, goizeko 11:00etan, pilota express izango da eliza atarian. Eta arratsalde partean, berriz, Olgetan taldea arduratuko da giroa alaitzeaz; baita afalostekoa ere. Afalostean ere (21:00etan haragi gisatua eltzean), musikari helduko dio berriro Olgetan taldean eta ondoren herriko Xuma bikotea ariko da.
Igandean, San Bartolome eguna, meza nagusia izango da eguerdian, eta ondoren, 13:00etan, toka lehiaketa herrikoia. Arratsaldean, ume jolasak antolatu dituzte 18:00etatik aurrera; 19:00etan txokolatea banatuko da eta 19:15ean Hodei magoaren ikuskizunaren txanda izango da. 20:30etik aurrera, Trigger, Eñaut Zubizarreta Mendietaren txelo emanaldiaz gozatu ahal izango dute bertatatutakoek. Eta 21:30ean bokaten aukera izango da afaltzeko.
Hainbat eguneko tartearen ostean, ostiralean helduko diete berriro ere festei itsasoarrek, 16:00etatik aurrera jokatuko den mus lehiaketarekin.
Larunbaterako mendi bizikleta trabesia antolatu dute 16:30ean abiatuta. 19:30ean paella lehiaketa herrikoia egingo da eta, ondoren, afaria. Alaiki taldea arduratuko da musika jartzeaz 22:30etik aurrera.
Igandeko ekitaldiekin agurtuko dituzte festak Itsason. 11:00eta meza izango da hilaerrian. 12:00etan Trapalata txaranga aterako da giroa alaitzeko asmoz, eta 13:00etan herriko ondareari buruzko aurkezpena egingo da: ogi-labeak. Trapalata txaranga arduratuok da, gero festek behar den moduan ixteaz.