Ezkio-Itsaso
Oreiñak ehizarako postuen zozketei hasiera emango die hilaren 7anUdaletxeko arkupetan jarriko den karpan burutuko dira aditzera eman dutenez iluntzeko 20:30etik aurrera
A. M.
Ezkio-Itsaso.
Ostirala, 4 urria 2024, 19:52
Ezkio Itsasoko Oreiña Ehiza Elkarteak ehizarako postuen zozketei hasiera emango die datorren astelehenean. Arratsaldeko zortzirak eta erdi baino lehen izena eman beharko da hauetan parte hartzeko udaletxeko arkupean jarriko den karpan. Ehiza baimena, ehizarako tiketak eta bertan izatea derrigorrezkoa izango da.
Herrian kokatuta dauden 60 postu inguruetara hautatzeko aukera astean hirutan ematen da. Astelehenetan, astearte eta asteazkenetako postuetarako zozketa egingo da; asteazkenetan, ostegun eta ostiraletarako, eta ostiraletan, larunbat, igande eta astelehenetarako, denak ere, 20:30ean izango delarik.