Ezkio
Minigarbigunea ezarri du Sasieta Mankomunitateak Etxeberrialde kaleanTamaina txikiko hondakin jakin batzuk etxetik gertu entregatzeko aukera ematea da xedea
El Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Astelehena, 7 apirila 2025, 20:19
Sasieta Mankomunitateak minigarbigune bat jarri du Etxeberrialdeko garbigunean. Minigarbiguneen helburu nagusia herritarrei tamaina txikiko hondakin jakin batzuk etxetik gertu entregatzeko aukera ematea da, gaur egun ez baitago ezarrita hauentzako bilketa bereizirik.
Gogoratu behar da hondakin txiki hauek eta baita beste asko ere, Beasaingo, Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetara ere eman daitezkeela.
Nolanahi ere, dagokion ahotik sartzen ez diren hondakinak ez dira lurrean utzi behar, garbigunera eraman behar dira.
Zazpi hondakin desberdin sartu ahal izango dira minigarbigune honetan: aparatu elektriko eta elektronikoak (txigorgailuak, esku-irabiagailuak, likidogailuak, ile-lehorgailuak, lurrun-plantxak...); informatia eta telekomunikazioak (kargagailuak, teklatuak, saguak, telefonoak, joko-kontsolak...); metal ez ontzia (aluminiozko kafeontziak, espresa eltzeak, eltzeak eta kazolak, zartaginak...); plastikoak ez ontziak (esekitokiak, tapizak, sukaldeko kuboak, fregatzeko kuboak, konketak, eskobatzeko ontziak, loreontziak...); tinta eta toner-kartutxoak (kopisterietan eta industria-eremuan erabiltzen direnak kanpo uzten dira); erradiografiak (gelatina- eta zilar-emultsioak dituzten antzinako erradiografiak barne hartzen ditu); bonbillak eta fluoreszenteak (bonbillak eta hodi fluoreszenteak barne).