Iganderako aurreikusita zegoen Zuhaitz Eguna martxoaren 5era atzeratu dute
El Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Ostirala, 24 otsaila 2023, 22:20
Itsasoko Batzordeak jakinarazi duenez, igande honetarako aurreikusita zuten Zuhaitz Eguna atzeratzea erabaki dute, eguraldi iragarpen kaskarrak direla-eta. Oraingoz, martxoaren 5erako jarri dute hitzordu berria. «Natur Ondarearen Kontserbazio Proiektuarekin jarraituz, urrats berriak eman dira, San Lorentzo inguruan bertako basoa leheneratzeko eta Alegiko erreka inguruko bioaniztasuna areagotzeko (intsektuen ostatuak, eta errekan oztopoak). Zuhaitzaren eguna aldarrikatuz, herritarrok 100 bat landare landatuko ditugu (haritzak, urkiak, gereziondoak, astigarrak...) eta beste 10 fruta arbola ermita inguruan», azpimarratu dute.