Herritarrekin elkartasunean festa izan da asteburuan Ezkion
MIRYAM GALILEA
EZKIO-ITSASO.
Asteartea, 8 azaroa 2022, 00:09
Urtero egin ohi da garai honetan herritarrekin elkartasunez festatxoa herrian, meza ospatu eta ondoren bazkari dotoreaz gozatzeko aukera egoten delarik. Igandean elkartu ziren herritarrak honetarako, guztira 35 lagun bilduz, eta Santa Lutzin aurrera eraman zen meza, bertan Izape abesbatzak emanaldi bat ere eskaini zuelarik.
Ondoren, Topa ostatura gerturatu ziren elkarrekin bazkaltzeko eta giro ederrean aritu ziren bertan, jubilatuez gain beste herritar batzuk ere parte hartu zutelarik. Bazkaltzera joan zirenen artean, nagusienei lore sorta bana oparitu zizkieten, Antonio Zubeldiari eta Maria Mendigureni hain zuzen ere. Herriko emakume nagusienak ere bere lore sorta jaso zuen atzoko egunean, Lazkaoko zaharretxera gerturatu eta bertan Maria Zabaletari oparitu ziotelarik.
Giro ederra egon zen egun honetan eta datorrenean ere animatzea espero da, elkarrekin giro ederrean gozatzera!